Tolosaldeko garraio zerbitzu berrituak

Abenduaren 22an hasiko dira Tolosaldean herri arteko autobus zerbitzu berriak.

Tolosaldea Bus SL enpresa izango da zerbitzua emango duena.

Aurrerantzean, ohiko zerbitzuez gain, eskaripekoak egongo dira ordu eta geltoki jakin batzuetan. Zerbitzu hori erabiltzeko, aurretik eskatu beharko da eta, horretarako, aukera ezberdinak egongo dira: eskaripeko web orria (http://www.lurraldebus.eus/eskaripekoa) nahiz doaneko telefonoa (900 234 555). Horrez gain, ohiko linea batzuetan zerbitzua eskaripeko geltokietara ere luzatuko da eta kasu horietan eskaria SMS bidez ere egin ahalko da.

Eskaripeko zerbitzuak garaiz eskatu beharko dira, eta kontuan hartuko da ohiko ibilbidearen luzapena den (Abaltzisketa, Aduna, Gaztelu, Larraul edo Orexaren kasuan) edo zerbitzu osoa eskaripekoa den.

Eskatzeko denbora mugak hauek dira:

  • Beranduenez, zerbitzua hasi baino 15 minutu lehenago eskatuko da ibilbide arrunt baten luzapena denean.
  • Beranduenez, ordubete lehenago eskatutako da, zerbitzu osoa eskaripekoa denean.
  • Goizeko 08:00ak baino lehenago zerbitzua nahi bada, bezperako 23:00ak baino lehen eskatuko da.

Garrantzitsua da gogoan izatea eskaripeko lineak erabiltzeko ezinbestekoa dela Mugi edo Lurraldebus txartelaren jabe izatea. Ez da onartuko bidaia diruz ordaintzea. Eskaripeko geltokien kasuan diruz ordaindu ahalko dira bidaiak.

Zizurkili eragiten dioten lineen izendapena honako hau izango da:

  • TO07: Tolosaldeko Astesu-Tolosa ohiko linea
  • TO08: Tolosaldeko Larraul-Aduna ohiko linea
  • TO22E: Tolosaldeko Zizurkil-Villabona eskaripeko linea.
  • TO47G: Tolosaldeko Asteasu-Tolosa gaueko linea

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.