XVIII. Gau Krosa, inoizko arrakastatsuena

Partaidetzak marka guztiak apurtu ditu; izan ere, 242 helduk eta 65 haurrek eman dute izena aurtengo Gau Krosean. Eguraldia lagun ez izan arren, lasterkariek ez dute hutsik egin aurten ere, eta kolorez jantzi dituzte Zizurkilgo kaleak.

Sailkapen nagusiari dagokionez, helduen mailan, hauek izan dira helmugan sartu diren lehen bost emakumeak:

Postua

Partaidea

Denbora

Herria

1

Lourdes Colomo Artola

0:27:46

Zizurkil

2

Aitziber Ibarbia Beloki

0:28:42

Zizurkil

3

Maider Eguzkiagirre Vallejo

0:30:37

Donostia

4

Ainara Murua Mendizabal

0:31:22

Zizurkil

5

Beatriz Rodriguez Hernaez

0:32:03

Irun

Nabarmentzekoa da emakume zizurkildarrek erakutsitako maila, lehen bost emakumeetatik hiru zizurkildarrak izan baitira.

Gizonei dagokienez, hauek dira helmugan sartutako lehen bostak:

Postua

Partaidea

Denbora

Herria

1

Hmatov Salah Amaidan

0:22:52

Leaburu

2

Aitor Regillaga Beloki

0:23:06

Tolosa

3

Iker Pagola Guruzeaga

0:23:28

Tolosa

4

Endika Garcia Eizaguirre

0:23:31

Lasarte-Oria

5

Juan Carlos Valdivielso Maiz

0:23:40

Beasain

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete proban parte hartu duten guztiei, bai eta laguntzen jardun duten guztiei.

Sailkapen osoa kontsultatu nahi izanez gero, hemen erantsita duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.