Ugareko aparlekuen sistema arautuko duen ordenatza onartu du Udalbatzak

Zizurkilgo Udalbatzak abenduaren 15eko osoko bilkuran onartu zuen Ugare auzoan aparkalekuen sistema arautuko duen ordenantza Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Honenbestez, Ugaren egoiliarren aparkaleku sistema izango da aurrerantzean, denbora mugatuko zenbait aparkalekurekin batera.

"Ugareko auzotarren bizi kalitatea hobetzeko pausua da, urte askotako eskaera bat bete da" azaldu zuen Joxe Mari Luengo alkateak. Auzotarrekin egindako parte hartze prozesu baten ostean onartu da ordenantza. Ekainean auzoan bertan egindako bileren ostean erabaki zen ordenantza egitea, eta azaroan ordenantza aurkeztu ostean, auzotarrek egindako ekarpenen kontuan hartuz azken aldaketak egin zaizkio.

Epeak

Udalak bando bidez jakinaraziko die auzotarrei zein egunetik aurrera eska dezaketen egoiliarren txartel edo bineta. Urte hasierarekin bat izatea espero da. Urteko 40 euroko kuota ordaindu beharko da eta bi izango dira baldintzak: Zizurkilen erroldatuta egotea eta zirkulazioa zerga Zizurkilen ordaintzea. Urtarrilean zehar pintaketa eta egokitze lanak egingo dira Ugareko aparkaekuetan eta aste gutxi barru, sistema martxan izango da. "Auzotarrei jakinaraziko dizkiegu behar bezala data guztiak egon daitezela lasai", zehaztu zuen Luengok.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.