Pedro Mari Otaño ikastetxean izango dira zinta gainean ibiltzeko tailerrak eta oreka-ikuskizuna

Abenduaren 14rako, iganderako, eguraldi txarra aurreikusita dagoenez, zinta gainean ibiltzeko tailerrak ez dira Ugare auzoan izango, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian baizik. Gauza bera gertatuko da Flow Balance taldeko kideen ikuskizunarekin. Hasiera batean, Oria ibaiaren gainean egitekoa zen, baina euria egingo duenez, Pedro Mari Otaño ikastetxean emango dute erakustaldia.

Gogoratu tailerrak arratsaldeko 16:30ean eta 17:30ean izango direla, eta tartean, arratsaldeko 17:00etan izango dela Flow Balanceko kideen ikuskizuna.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.