Asteburua ekintzaz beteta, Kirol Astea dela eta

Abenduaren 11n hasi eta 14ra bitartean, mota guztietako kirol-ekintzak egin eta ikusi ahal izango dira Zizurkilen. Adin guztietako herritarrentzako moduko jarduerak izango dira, eta gustu guztietarakoak, gainera.

Abenduaren 12an, txirrindularitzak izango du protagonismoa, Jokin Alberdi txirrindulariari omenaldia egingo zaiola aprobetxatuz, ginkana eta bike-trial erakustaldia antolatu baitira.

Abenduaren 13an, futbolak, palak eta atletismoak hartuko dute lekukoa. Arratsaldeko 15:00etan, IX. Emakume Pilotari txapelketako 7. Jardunaldia jokatuko da Intxaur pilotalekuan.

15:45ean, 1. Regional mailako partida jokatuko dute Danena kirol elkarteko eta Ordizia taldeko futbolariek. Ondoren, arratsaldeko 18:00etan, inaugurazio-ekitaldia izango da. Segidan, Danenan jolastu duten beteranoen arteko partida jokatuko da.

Gauean, korrikalarien txanda iritsiko da. 22:00etan abiatuko dira 2002tik aurrera jaiotako gaztetxoak, eta 22:30ean hasiko da XVIII. Gau Krosa, adin horretatik aurrerako gainerako lasterkariekin.

Abenduaren 14an, pilotarien eta ekilibrismoa maite dutenen eguna izango da. Goizeko 10:00etan jokatuko dira Intxaur frontoian Zizurkilgo IV. pilota txapelketako finalak, Ziotza pilota eskolak antolatuta.

Arratsaldeko 16:30ean eta 17:30ean, zinta gainean ibiltzeko tailerrak izango dira Ugare auzoan. Tartean, arratsaldeko 17:00etan, Flow Balance taldeko kideek erakustaldia emango dute, Oria ibaiaren gainean zintan ibiliz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.