Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarako abestiaren letrak

Abenduaren 24an, lehenengoz etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi Zizurkilgo Joxe Arregi plazara, herriko umetxoei bisita egitera. 17:15ean etorriko dira, Urkamendi aldetik, Loatzo musika eskolako musikariek lagunduta. Ondoren, Joxe Arregi plazan bertan, Bukalai dantza taldekoek dantzatu eta Kantu Jirakoek abestuko dute.

Kantu Jirakoek abestuko duten abestia zintzilikatu dugu albiste honekin batera, ikasten joateko abenduaren 24ra bitartean. Izan ere, denok batera abesten badiegu Olentzerori eta Mari Domingiri, seguru oroitzapen polita eramango dutela Zizurkildik, eta beste urte batean ere bueltatzeko gogoa egingo zaiela. Hartu doinua, goxatu eztarria eta azaldu abenduaren 24an Joxe Arregi plazara abestia ikasita, giro berezia sortuko baitugu denon artean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.