Jokin Alberdi txirrindulariari omenaldia egingo zaio gaur

2014ko zizurkildar kirolari onena izendatu zuten hautaketan parte hartu zuten kirolariek, eta gaur, abenduak 12, omenaldi ekitaldia egingo zaio.

Alde batetik, arratsaldeko 17:00etan, bizikleta ginkana egingo da Joxe Arregi plazan. Adin guztietako herritarrek parte hartu ahal izango dute ginkanan. Parte hartzeko baldintza bakarra da norberak bere bizikleta eta bere kaskoa eramatea. Andoaingo Txirrindulari Elkartea, Tolosako Oriako Txirrindulari Elkartea eta Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz elkarteetako txirrindularien laguntza jaso du Udalak ginkana antolatzeko.

18:00etan, omenaldi-ekitaldia egingo zaio Jokin Alberdiri. Oroigarri bat emango zaio esker ona adierazteko, Zizurkilen izen ona zabaltzen lagundu izanagatik. Ondoren, merienda egongo da Atxulondon.

19:00etan, bike-trial erakustaldia egingo du Irene Caminosek, Joxe Arregi plazan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.