Haurrentzat mota guztietako ekintzak abenduan

Iritsi da abendua, eta hotza heltzear bat, umeentzat goxotasuna eskaintzera datorkizue Udala. Goxotasuna hainbat eratara, gainera. Mugitzea gustuko dutenentzat, Kirol Asteko ekintzak daude esku-eskura, eta liburu bat irakurriz lasaiago egon nahi dutenentzat, kultur etxeetako epeltasuna eta liburuen goxotasuna.

Abenduaren 11tik 14ra bitartean, Kirol Astea izango da, eta bertan hainbat ekintza daude umeentzat: ginkana, jolasak eta kirol ekintzak, gau krosa, zinta gainean ibiltzeko tailerrak... Bada zer ikusia eta zer egina.

Liburuak nahiago dituztenentzat, berriz, abenduaren 16tik 20ra bitartean izango da Liburuaren Astea. Ipuin-kontalarien eskutik irudimena landu ostean, Teodoro Hernandorena ipuin-lehiaketako parte-hartzaileen sormenaz gozatu ahal izango dute. Eta, amaiera gisa, nahi beste ipuin eskuratzeko aukera, merke-merke Liburuaren Azokan.

Abenduan egonik, gainera, ezin ahaztu Olentzero eta Mari Domingiren bisita izango dugula. Aurten, lehendabiziko aldiz, Joxe Arregi plazara etorriko dira abenduaren 24an, umeen eskaerak jasotzera eta muxuak ematera. Bukalai dantza taldekoek eta Kantu Jirakoek alaituta, giro paregabea sortuko da inguratzen diren guztientzat.

Eta txikitxoek eskolatik oporrak hartuko dituztela gogoratuz, abenduaren 26an sorpresa berezi bat antolatu da haientzat. Haur parkea egongo da egun osoan Zizurkil goiko Intxaur frontoian. 3 puzgarri, jokoak, ludoteka, Wipe Out... Helduek ere izango dute ordaina, Iriarte tabernak pintxo-pontea antolatuko baitu egun horretan.

Ordutegiak eta xehetasun gehiago aurkituko dituzue beheko esku-orri honetan.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.