Antzerkiaz gozatzeko aukera larunbaten

Kataluiniako "Institut del Teatre"-ko ikasleek skecth emanaldia eskainiko dute datorren larunbatean, abenduaren 6an, Atxulondo kultur etxean. Sketch-ugari egingo dituzte, mota anitzetako egoerak irudikatuz. Hodei Arrastoa zizurkildarra Insititut del Teatre-ko ikaslea da eta berak bultzatuta datoz Zizurkilera institutu prestigiotsu horretako kideak. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerarik ez da ordaindu beharko. Ondoren hurbiltzen denak berak erabakiko du borondatez ekarpenen bat egin nahi duen edo ez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.