Zizurkilgo Udala ere .eus izango da laster

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela gogoratuz eta euskara sustatzeko konpromisoari eutsiz, Zizurkilgo Udalak .eus domeinua hartzea erabaki du. Hori dela eta, hemendik gutxira www.zizurkil.eus izango da Zizurkilgo Udalaren helbide berria.

Erabaki horren helburua da euskara eta euskal kultura sustatzea, eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea. Izan ere, ez gara lehenak aldaketa hori egiten, eta ez gara azkenak izango. Dagoeneko komunitate handia osatzen dugu. Bertan daude, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Tolosako Udala eta beste hainbat udal. Erakunde publikoez gain, euskalgintzako eta gizarte-ekintzako elkarteak ere badaude tartean, bai eta enpresa pribatuak ere.

2014ko udaberrian sarera jauzi egin zuenetik, asko ugaritu dira domeinua erabiltzeko aukera egin dutenak. Izan ere, .eus domeinua erabiliz, gure izaeraren berri ematen dugu, euskaldunak garela agerian uzten dugu.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.