Banku etikoari buruzko Con tu dinero... Zure Diruarekin dokumentala Atxulondon

  •  

Ba al dakigu bankuek nola erabiltzen duten gure dirua? FIARE banku etikoak eta SETEM Hego Haizeak gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, dokumental-emanaldia eta hitzaldi-tertulia abenduaren 4an, ostegunean, 19:00etan, Atxulondo kultur etxean.

Jendea hausnarketa egitera bultzatu nahi dute. Agerian utzi nahi dute bankuek batzuetan bidegabekeriak egiteko erabiltzen dutela gure dirua: armagintzan inbertsioak egiteko, langileen lan eta giza eskubideak urratzen dituzten multinazionalei laguntzeko...

Alternatibak badirela erakutsi nahi dute 70 minutuko Con tu dinero... Zure diruarekin dokumentalaren bidez. Banku etikoa zer den azaldu nahi dute: dirua proiektu sozial, ekologiko, kultural eta solidarioak finantzatzeko erabiltzen duen bankua.

Dokumentalaren ostean, FIARE banku etiko kooperatiboko ordezkari batzuek hitzaldi-tertulia emango dute. FIARE zer den azalduko dute, eta bere egiturari buruzko informazioa emango dute. FIAREren helburua hau da: oinarri sozial zabal eta indartsu bat izatea, eta ahalik eta kapital sozial handiena lortzea. Dagoeneko ia 5.000 pertsona/elkarte daude bildutako kapital sozialarekin jardunez bitartekotza zerbitzuetan. Modu honetan, kreditu kooperatiba horrek gizarte zuzenago eta inklusiboago bat eraikitzera bideratutako kreditu sistema sendotzea posible egingo du.

FIAREk bulego iraunkorrak dauzka Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen, eta hainbat gune publikoa artatzeko: Donostian, Gasteizen, Iruñean, Granadan, Kordoban, Valladoliden, Santiagon, etab. Gipuzkoan, beste hainbat informaziogune ere baditu: Irun, Ordizia, Zarautz, Eibar, Errenteria, Getaria, Tolosa, Arrasate, etab.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.