Euskarazko produktuen katalogoa banatu da herriko hiru ikastetxeetan

Aurtengo nobedadeen berri ageri da bertan, 8 ataletan banatuta: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika-produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

Gabonak gain-gainean ditugu, eta garai paregabea da euskal kultura oparitzeko. Hori dela eta, gida bikaina da katalogoa euskal sortzaileen lanaren berri izateko. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia ageri dira katalogoan.

Ikastetxeetan egin da banaketa, baina Atxulondo kultur etxean eta bi udal-bulegoetan ere eskura daiteke katalogoa, nahi izanez gero.

Paperezko edizioaz gain, edizio digitala ere badu katalogoak: www.katalogoa.org. Paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko ere ageri dira bertan. Produktuaren gainean klik eginez gero, gainera, aukera dago argitaletxearen denda birtualera iristeko, eta, nahi izanez gero, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.