Loatzoko kideek musikaz jantziko dute ostiralean Zizurkil

Santa Xexili eguna ospatzeko, Zizurkil goian izango dira aurten Loatzo musika eskolako kideak. Arratsaldean zehar musikari lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte:

-18:00etan pieza pare bat joko dituzte guztiek udaletxe aurrean.

- Ondoren, kalejiran joango dira udaletxetik zimiteriora.

- Zimiterioan kontzertua eskainiko dute, lehenik helduenek eta ondoren txikienek.

- Jarrain txokolate beroa eskainiko da guztientzat.

Zizurkilgo Udalak eta Loatzo musika eskolak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu musikaren festaz gozatzera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.