Auzoen banaketa berriaren inguruko batzarra asteartean

Azken fasean sartu da Zizurkilgo auzoen banaketa berria ofizializatzeko prozesua. Gaia erakusketa eta batzarren bidez gizarteratu ostean, orain erabaki bat hartu beharra dago: Zizurkilen nola egingo den auzoen banaketa. Gogoratu, herriko toponimia ofizializatuz, Zizurkil goian eta Elbarrenak erdigunetik aparte dauden etxeetan ohikoa den sakabanatua izendapenarekin amaituko dela, auzoei behar zuten lekua itzuliz. Hernandorena kultur elkartearen proposamena mahai gainean da, eta horren inguruan eztabaidatuko da datorren asteartean, hilaren 11an, iluntzeko 19:30etan, Iriarte kultur etxean. Interesa duen herritar oro gonbidatuta dago.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.