Francisco Valencia Diario El Colatino egunkariko zuzendariaren hitzaldia

El Salvadorko egunkariko zuzendariak hitzaldia eskainiko du azaroaren 10ean, astelehenean, 19:30ean, Atxulondo tabernan.

Diario El Colatino historia luzeko egunkaria da, 120 urte baino gehiago baititu. Urte horietan zehar atentatuei, zentsurei, enpresen boikotari eta finantza-arazo larriei egin behar izan die aurre, El Salvadorko prentsako ahots independente eta kritikoa den egunkariak.

Francisco Valencia 1989tik da Diario El Colatino egunkariko zuzendaria. Esperientzia handiko profesionala, hainbat irrati-kate, egunkari eta aldizkaritan egin izan du lan bere kazetaritza-ibilbidean zehar.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.