Batzarrak egingo dira Ugareko aparkaleku sistema berria aurkezteko

Udalak prest du Ugare auzoan aparkatzeko sistema berria arautuko duen ordenantza. Ekainean auzotarrekin egindako bileretan ordentzaren premia babestu zuten auzotarrek eta euren ekarpenak kontuan izanda burutu du Udalak proposamena. Egoiliarrentzat erreserbatutako aparkalekuak ardatz izango dituen sistemaren nondik norakoak argitu eta azken ekarpenak jasotzeko bi batzar egingo dira. Azaroaren 4an, euskaraz, eta azaroaren 5ean gaztelaniaz. Bi batzarrak plazako etxebizitza berrien lokalean izango dira iluntzeko 19:00etan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.