Jabetza eskolak, azaroan eta abenduan

  •  

Hainbat motatako ekintzak izango dira: tailerrak, zineforumak... Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela gogoratuz, aurretik eta ondoren, badago zer egina eta zer ikusia.

Zineforumari dagokionez, azaroaren 18an izango da lehenengo emanaldia, iluntzeko 19:30ean, Atxulondo kultur etxean. El Cairo 678 filma emango da, Egiptoko emakumeen egoerari buruzko pelikula interesgarria.

Abenduaren 11n izango da bigarren proiekzioa, iluntzeko 19:30ean, Atxulondo kultur etxean. Quiero ser como Beckham filma eskainiko da, kirola aitzakia gisa hartuta generoarekin lotutako hainbat gai lantzen dituena.

Filmez gain, tailerrak ere izango dira zikloaren baitan. Tailerrak doakoak izango dira, eta, parte hartu nahi izanez gero, Aurrerako udal-bulegoetan eman behar da izena edo, bestela, 943692495 zenbakira deituta.

Lehenengo tailerraren izenburua da: Ez dut nire ama bezalakoa izan nahi ala bai?. Azaroaren 12, 19 eta 26an eta abenduaren 2, 10 eta 17an izango da, 15:00etatik 16:30era bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxean. Irakaslea Susana Manzanedo izango da. Azaroaren 5era arteko epea dago tailer horretan izena emateko.

Bigarren tailerra emakumea eta osasunari buruzkoa da. Azaroaren 22an izango da, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Irakaslea Irati Arrillaga izango da, eta izena emateko epea azaroaren 14an amaituko da.

Tailerrei eta filmei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, beheko esku-orrian duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.