Psikomotrizitate tailerrak Otañon, 3-5 urte arteko haurrentzat

Azaroaren 6tik urtarrilaren 29ra bitartean izango da, ostegunetan, 17:30etik 18:30era bitartean, Pedro Mari Otaño ikastetxeko psikomotrizitate-gelan.

3 urtetik 5 urtera arteko haurrek parte hartu ahal izango dute tailerretan; hau da, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoek.

Tailerren irakaslea Lurdes Gorostegi izango da, esperientzia handiko profesionala, urteetan antzeko ikastaroak ematen aritua haur eta gaztetxoekin.

Izena emateko, Aurrerako udal-bulegoetara etorri behar da, izena-emate orria betetzera. Urriaren 31ra arteko epea dago izena emateko.

Tailerraren prezioa 30 eurokoa izango da, eta gehienez 15 haur onartuko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.