Elikagai bankuak aste honetan egingo du janari banaketa

Zizurkilgo elikagai bankuak aste honetan egingo du urteko hirugarren janari banaketa. Gizarte zerbitzuen bidez egiten da banaketa, herrian beharrean dauden familien artean. Baldintzak betetzen dituzten 60 familitik gora daude izena emanda elikagai bankuan. Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie beste behin janari sortak egiten lagundu zuten herritar bolondresei. Joan den larunbat goizean hainbat herritarrek  Udal ordezkariekin batera egindako lanari esker jasoko dituzte elikagaiak beharrean diren familiek. Udalak elikagai bankua martxan jarri zuela laster beteko da urtea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.