KZguneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Teknologia berrietan trebatzen joateko, sei ikastaroren eskaintza helarazi digute KZgunekoek. Gutxieneko taldea osatzen bada, ikastaroak Zizurkilgo KZgunean bertan izango dira, Atxulondo kultur etxean.

Ikastaroetan izena emateko, Aurrerako udal-bulegoetara jo dezakezu, urriaren 31, ostirala, baino lehen.

Hona hemen zer ikastaro eskaini dituzten, eta bakoitzaren laburpen txiki bat. 

  • Merkataritza Elektronikoa Euskadin (2 ordu)

Euskal enpresen edo euskal produktuen online saltokiak, beraien erosketa prozesua, eskaintzen dituzten bermeak eta bestelako ezaugarriak ezagutzera eman.

  •  Informatika lainoan (2 ordu)

"Informatika lainoan" terminoaren esanahia ulertu. Informazioa lainoan gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, Yousendit eta Scribd programak erabiltzen ikusi. 

  • PayPal (2 ordu)

Zure erosketak ordaindu, zure salmentak kobratu eta Internet bidez dirua azkar eta seguru bidali eta jaso PayPal bitartez. 

  • Doako antibirus programak (2 ordu)

Ikastaro honen helburua da mehatxu informatikoak ezagutzea, ulertzea eta horietaz jabetzea. Mehatxuen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikastea eta baita ere AVG eta avast! antibirus programen doako bertsioa instalatzea eta erabiltzea. 

  • Oinarrizko Facebook (2 ordu)

 Jar zaitez harremanetan eta partekatu edukiak ezagutzen dituzun pertsonekin, sarearen bidez.  

  • Flickr(2 ordu)

 Erakutsi zure argazkiak eta bideoak zure lagunei, Flickr webgunearen bidez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.