2. eskuko azoka, Zizurkilen, urriaren 18an

Hemendik aurrera, 2. eskuko azoka antolatuko da Zizurkilen, hileko hirugarren larunbatean. Goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean, nahi duen edonork postua jartzeko aukera izango du. Postua jartzeko baldintza bakarra izango da aurrez izena ematea, Udalaren Aurrerako bulegoetako 943692495 telefonora deituta.

Postua jarri nahi duenak eraman beharko ditu aulkia, mahaia edo posturako behar dituen gainerako materialak.

2. eskuko azoka Aurrera plazan egingo da, baina, euria eginez gero, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian antolatuko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.