Azoka egun "erraldoia"

Eguraldiaren laguntzarekin, ederra izan zen XVII. Azoka eguna. Goizean zehar jendetza ibili zen Teodoro Hernandorena kalean eta inguruetan, eta baita Intxaur frontoian ere. Bertan zer esana eman zuten 3D-ko inprimagailuek. Ordubatean sari banaketa egin zen: Herriko nekazal postu onenari “Baserriko Argia” saria Loidi baserriak eraman zuen aurtengoan. Eguerdi aldera izan zen jende gehien Zizurkilen, El Salvador-en aldeko talo postuko kideek gelditu gabe aritu behar izan zuten lanean.

Herri bazkaria eta erraldoiak

100 pertsona izan zen eguerdian herri bazkaritan zimiterioan. Arratsaldean berriz, erraldoiak izan ziren protagonista: Lezo, Añorga, Ordizia eta Zizurkilgoak aritu ziren bakoitza bere konpartsarekin giroa jarriz. Egun osoan zehar herritarrek Zizurkilgo erraldoiak izendatzeko aukera eduki zuten eta iluntzeko zortzietan jakinarazi zen emaitza: Herritarren arabera, Maurizio eta Bernarda dira Zizurkilgo erraldoi berrien izenak. Zozketa ere egin zen parte hartzaile guztien artean, eta Gaizka Morales zizurkildarra izan zen saskiaren irabazlea.

Erakusketa

Baserrietako argazki zaharren eta bailaren erakusketak ere arrakasta handia izan du. Ostiraleko hasiera ekitaldian herritar ugari ibili zen eta azoka egunean goiz eta arratsalde bertako eta kanpokoak izan ziren bisitari. Hernandorena taldeko Joxin Azkuek behar zen guztiari eman zizkion azalpenak.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie, ohi gisan, azoka posible egiteko lanean aritu diren herritar bolondres guztiei. Eguneko argazki bilduma HEMEN

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.