Elikagai bankurako sortak egiteko hitzordu berria

Iritsi da elikagai bankuaren urteko hirugarren banaketa egiteko ordua. Aurrekoetan moduan, Udalak bolondresen laguntza behar du elikagai sortak egiteko. Beharrean diren familia bakoitzaren ezaugarrien araberako sortak egin behar dira. Hitzordua, larunbatean, urriaren 18an izango da, Zizurkilgo Udalak karidadeko bentan duen lokalean. Bizpahiru txanda egingo dira goizean zehar sortak egiteko. Izena eman nahi duenak Aiztondo gizarte zerbitzuetara jo dezake edo telefonoz 943.69.39. 30 telefonora deitu. Gogoratu herriko 70 bat familiari laguntzen diela Zizurkilgo elikagai bankuak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.