Baserrietako argazki zaharren erakusketa azokaren asteburuan

Iaz, emakume baserritarren argazki zaharren erakusketaren arrakasta ikusita, aurten modu bereko beste erakusketa bat egingo da Iriarte kultur etxean: Herriko baserrien argazki zaharrena. Udalak Hernandorena kultur elkarteari proposatutako erakusketa da. Izan ere, Hernandorena elkarteak Zizurkilen auzoen banaketa zehaztea proposatzen du, ofizialki jasota gera dadin. Horrela, gaur egun Zizurkil Goian helbideetan agertzen diren Sakabanatuen ordez, toponimoei erreferentzia eginez auzoka banatuko litzateke herria, historikoki egin izan den gisan.

Argazki zaharrak

Horrela, baserrien argazkiak auzoka banatuta erakutsiko dira, Hernandorena taldearen proposamena onartuko balitz, nola geratuko liratekeen argi utziz. Herriko baserrien argazki zaharren bilduma bikaina egina du Joxin Azkue herritarrak (Zizurkilgo Udalaren webgunean ikusgai) eta bertako argazki ederrenak erakutsiko dira, baserri bakoitzaren historia laburrarekin batera. Erakusketaren inagurazioa ostiralean, urriaren 10ean egingo da, iluntzeko 19:00etan. Auzoen banaketaren inguruko azalpena emango dute Hernandoren taldekoek eta jan edanak ere izango dira. Nahi duen herritar oro gonbidatuta dago.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.