Badator XVII. Azoka Berezia, berrikuntzaz beteta

Urriaren 12an izango da, igandean, herriko baserritarrak eta artisauak protagonistak diren azoka.

Goizeko 11:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta ordutik eguerdiko 14:30era bitartean, eta arratsaldean 16:30etik 19:30era bitartean, baserriko produktuak, eta artisauen lanak eta erakustaldiak ikusteko aukera izango da.

11:00etan bertan, “Baserriko Argia” eskulturara kalejira egingo da Kantu Jirakoekin.

Ondoren, 12:00etan hasita, haurrentzat jolasak egongo dira udaletxearen aurrealdean.

13:00etan, “Baserriko Argia” saria emango zaio Zizurkilgo janari postu onenari.

Indarrak hartzeko, eguerdiko 14:30ean bazkaria izango da Zimiterioan. Txartelak Iriarte, Egarri eta Atxulondo tabernetan eskura daitezke, 20 euroren truke.

Arratsaldean ere haurrek izango dute zerekin gozatua, poni gainean ibiltzeko aukera izango baitute Lartingo zelaietan.

Eta, aurten Zizurkilek bere erraldoiak dituela aprobetxatuz, arratsaldeko 18:30ean hainbat herritako erraldoien topaketa egingo da Zizurkil goiko Pedro Mari Otaño plazan.

Bestalde, urriaren 10etik 12ra bitartean, Zizurkilgo auzo eta baserrien argazki erakusketa egongo da ikusgai Iriarte etxean. Inaugurazioa urriaren 10ean izango da, iluntzeko 19:00etan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.