P.M. Otaño plazako zuhaitzaren egoera oso kaskarra dela jakinarazi dute teknikariek

Udalaren eskariz, Fraisoroko teknikariek azterketak egin dizkiote P.M. Otaño plazako zuhaitzari. Mendeurrena gertu duen zuhaitzaren egoera uste baino okerragoa dela ondorioztatu dute. Erdia baino gehiago ihartuta dago eta karga gehiena alde batean du. Zuhaitza botatzea proposatu dute teknikariek. Lehen neurri gisa, datozen egunetan, zuhaitzari karga kentzeko adarrak moztuko dizkiote Udal langileek. Horrela, arriskua ekidingo da.

Zuhaitz berria

Teknikariekin aztertuta, zuhaitz berria aldatzeko garai onena datorren udaberri aurrea dela ondorioztatu da. Zein zuhaitz aldatu herritarrek erabakitzea da Udalaren asmoa: Dauden aukerak mahai gainean jarri eta zizurkildarrak izan daitezela erabakiko dutenak. Urte amaiera aldera egingo da erabakitze prozesua. Zuhaitz zaharra bota eta berria aldatzearekin batera berrituko da P.M. Otaño plazako zorua, beraz datorren urtera arte atzeratuko dira lan horiek, zuhaitza ateratzeko zulo handia egin beharra dagoelako.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.