Zu eta ni euskaraz? Mintzalaguna

Euskaraz hitz egiteko aukerarik izan ez eta hitz egin nahi dutenek aukera dute beste behin ere Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko. 2 euskara-ikasle eta laguntzaile euskaldun bat elkartzen ditugu, astean behin, gutxienez ordubetez, gustuko dituzten gauzak egiten dituzten bitartean euskaraz hitz egin dezaten.

Zizurkilgo eta Villabonako Udaletako Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatutako ekimena da, eta helburua da euskaraz hitz egitera bultzatzea ikasten dabiltzanak.

Hortaz, euskara ikaslea bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, etor zaitez Zizurkilgo Udalaren Aurrerako bulegoetara eta eman ezazu izena. Gauza bera euskara jakin eta laguntza eman nahi badiezu euskara ikasten dabiltzanei.

Informazio gehiago nahi izanez gero, beheko esku-orrian aurkituko duzu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.