Eskola Kirolean izena emateko epea zabalik

Irailaren 24ra bitartean, Eskola Kirolean izena emateko aukera izango dute 2006 urtea baino lehen jaiotako umeek.

Eskaintza zabala prestatu da aurten ere, bai Pedro Mari Otaño ikastetxean, bai San Millan eskolan ere.

Pedro Mari Otaño ikastetxean, kirol hauek egiteko aukera izango da: areto-futbola, okulo-manuala, atletismoa eta multi-kirola (saskibaloia, eskubaloia eta areto-futbola).

San Millan eskolan, berriz, atletismoa izango da ostiraletan, eta, horrez gain, Zizurkil Goiko Eskola Kirolak hainbat ekintza antolatuko ditu urtean zehar.

Horrez gain, igeriketan, judoan, gimnasia erritmikoan eta beste zenbait kiroletan izena emateko aukera ere badago.

Bestalde, Ziotza pilota eskolak ere ireki du bere entrenamenduetan izena emateko aukera. Aurrebenjaminetatik aurrerako umeek izango dute pilotan aritzeko aukera, Intxaur Frontoian.

Danena futbol eskolak ere zabalik du matrikulazio-epea. Entrenamenduak asteazken edota ostiraletan egingo dira.

Eskola Kirolean izena emateko, txarteltxoak banatu dira herriko ikastetxeetan, eta haiek beteta pasatu behar zaizkie eskolako irakasleei. Bestela, Aurrerako udal-bulegoetara ere etor daiteke izena ematera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.