Abian da Olaederra kiroldegiko 2014-2015 neguko kanpaina

Abonatuek irailaren 10etik aurrera eta ez abonatuek irailaren 15etik aurrera izango dute Olaederra kiroldegian eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko aukera.

Hainbat eratako ikastaroak daude, batzuk helduei zuzenduak eta beste batzuk haur eta gazteei zuzenduak. Bai kasu batzuetan, bai besteetan ere, urte osoko ikastaroak dira batzuk, eta hiru hilabetekoak besteak. Urte osoko ikastaroen kasuan, urriaren 1etik ekainaren 18ra arte izango dira. Hiru hilabetekoen kasuan, lehenengo aldia urriaren 1etik abenduaren 19ra artekoa izango da.

Gainera, Olaederra kiroldegiko bazkide diren Villabonako eta Zizurkil familia ugariek % 40ko deskontua izango dute jarduera guztietan.

Ikastaroei buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko, ikusi hemen beheko eranskina.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.