Irekita ikastaroetarako izena emateko epea, irailaren 26ra arte

  •  

Irailaren 10etik hasi eta hilaren 26ra bitartean, zabalik egongo da Atxulondo eta Iriarte kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroetarako izena emateko epea.

Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da, Zumbako ikastaroan izan ezik, urriaren 2an hasiko baita kasu horretan.

Aurrera Plazako udal bulegoetan eman behar da izena. Izena emateko garaian, inskripzio-orria bete eta eskura ordaindu behar da ikastaroaren zenbatekoa, edo, bestela, ordainketa egin behar da Udalaren kontuan, eta ordainagiria ekarri.

Ikastaroetan baja eman nahi izanez gero, idatziz eskatu behar da, urriaren 24a baino lehen.

Ikastaroei buruzko xehetasunak jasotzeko, egin klik hemen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.