Futbol zelaia berritzeko lanak martxan

Martxan dira Zizurkilgo futbol zelaia berritzeko lanak. Urbycolan enpresak irabazi du lehiaketa publikoa eta berak egingo ditu lanak. "Lan nagusiena egungo zelaia kendu eta belar artifizialekoa jartzea izango da. Baina beste hainbat ere egingo dituzte: Urak bideratu, zelai ingurua egokitu, ate eta ahulki berriak jarri, argiteria osoa berritu..." azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak.  Lanek ia 400.000 euroko kostua dute eta hiru erakunderen elkarlanaren emaitza dira: Gipuzkoako Futbol federazioa, Gipuzkoako Aldundia eta Zizurkilgo Udala. 10 asteko epean amaitzea aurrikusten da, beraz ikasturte hasiera beste zelai batzuetan egingo dute Danena Kirol Elkartekoek.

Aldagela berriak

Aldagela berriak ere izango ditu futbol zelaiak. "Auzolanean egin dituzte Danenako zuzendaritzaren eta gurasoen artean. Euren lana ere eskertzekoa da", adierazi du Luengok. Era berean, Danenak uko egin dio Udalaren diru laguntza jasotzeari lan hauek egitearen truke. Urte askotako arazoei konponbidea emango dien obra da abian dena.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.