Jokin Alberdi 2014ko kirolari onena

Jokin Alberdi txirrindulari gaztea izendatu dute kirolariek 2014ko Zizurkilgo kirolari onena. Botoen gehiengoa bildu du 16 urteko kirolari gazteak.  Aurten, ziklo kross-ean ia dena irabazi du eta errepidean ere euskaldun onenetakoa da bere mailan. Izendapenaren berri, Zizurkil beheko jaietan eman zuen kirol batzordeak. "Zorionik beroenak eta kirolean jarraitzeko animoak" eman zizkion Alberdiri Aratz Alkorta kirol zinegotziak. Omenaldia, ohi gisan, kirol astearen baitan egingo zaio, abenduan.

Gogoan izan, Zizurkilgo kirol batzordeak aldatu egin duela kirolari onena izendatzeko prozesua. Aurrerantzean herriko kirolariak eurak izango dira urteko kirolari onena izendatuko dutenak. Bozketan parte hartzeko kirolariek argazkiak aurkeztu dituzte, aurreko astean erakutsi ziren argazkiak. Bildutako argazki guztien artean herritarrek boto bidez 12 argazki aukeratu dituzte, 2015ko egutegia egiteko erabiliko ditu Udalak. "Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten herritar eta kirolari guztiei" nabarmendu du  Alkortak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.