Emakume baserritarrei omenaldi hunkigarria

Zizurkilgo XV. Azoka Eguna ez da berehalakoan ahaztuko. Bi arrazoi daude horretarako; Eguerditik aurrerako eurite eta haizetea batetik, baina bestetik, eta batez ere, emakume baserritarrei egindako omenaldi hunkigarria. Zizurkilgo emakume baserritar askoren memorietan geratuko da joan den igandean bizitakoa.

 

Omenaldi hunkigarria

 

Goizeko 11etan, 100en bat lagun abiatu ziren P. M. Otaño plazatik "Baserriko Argia" eskulturara. Tartean ziren herriko emakume baserritarrak. Eskultura honen X. urteurrenean, ikur horri indarra eman eta baserriko emakumeak omentzea baitzen helburua. 2002an, EBEL eta Udalak elkarlanean jarri zuten Juan Gorritiren artelana, baina azken legealdian harremana galdu egin zen. Aurten, Udal berriak horri buelta eman nahi izan dio, batez ere, herriko emakume baserritarrei esker ona adierazteko. Joan den igandetik aurrera, eskulturara hurbiltzen den orok jakingo du bere esanahaiaren berri, emakume baserritarrek inaguratu baitzuen artelanaren gaineko xehetasunak ematen dituen plaka. Plaka bistaratzeaz gain, aurreskua eta kantuak ere izan ziren, irrintzi hotsik falta izan ez zen omenaldi hunkigarrian. Azpimarratzekoa emakumeak izan zirela omenaldiko protagonistak bi aldeetan. Trikitilariak eta dantzariak ere emakumeak izan ziren, eta aurkezpen lanetan eta kantuan Udaleko kultura, berdintasun eta komunikazio zinegotziak aritu ziren, hirurak emakumeak-

 

Eguneko hainbat argazki HEMEN

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.