Jaietako indarkeria matxistaren aurkako protokoloa osatu dute Zizurkilgo 15 eragilek baino gehiagok

Farapi elkartearen gidaritzapean, 4 saioz osatutako prozesua izan da protokoloaren diseinua. Prozesu horretan zehar, Zizurkilgo 15 eragilek baino gehiagok hartu dute parte. Bertan izan dira, besteak beste, Zizurkilgo bi jai batzordeetako ordezkariak, Aizan talde feministako kideak, herriko beste hainbat talde eta elkartetako ordezkariak, tabernariak eta Zizurkilgo Udala.

Indarkeria matxista zer den eta mota horretako indarkeriaren aurrean nola jokatu behar den luze eztabaidatu ondoren, protokoloaren diseinu-fasera igaro ziren prozesuan parte hartu duten eragileak. Lanketa horren emaitza izan da albiste honi erantsita dagoen protokoloa, bai eta protokoloa bera oinarri gisa hartuta etxez etxe banatzeko prestatu den diptikoa ere.

Herriko bi jaien aurretik, etxez etxe banatu da diptikoa, herritarrak jakinaren gainean jartzeko, eta, horrez gain, prozesu horretatik ateratako talde eragilea tabernaz taberna ibili da azalpenak ematen, horrelako indarkeria motaren bat gertatuz gero nolako jokaera izan behar duten jakinarazteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.