Ikastaroak

  • 2016/2017 ikasturtea urriaren 3an hasiko da eta ekainaren 16an amaitu.
  • Matrikula epea irailaren 12tik 26ra.
  • Izen-emateak Zizurkilgo Ernio Bidea 9A, beheako udal bulegoetan (Joxe Arregi plaza), 943 69 24 95 zenbakian. Izena ematean ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo Udaleko kontu korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izen-emate orria ere bete beharko da.
  • Taldeak osatzeko garaian, izen-emate ordena jarraituko da.
  • Ikastaroetan baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du urriaren 21a baino lehen.

1.ATXULONDO KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

 

HAURRENTZAT/GAZTEENTZAT:

  • GIMNASIA ERRITMIKOA: astearte eta ostegunetan, 17:15etik 18:15era, Atxulondo kultur etxean. Prezioa: 90 €.
  • MULTIEKINTZA (atletismoa, patinajea eta txirrindularitza): 2010-2012 urtean jaiotako umeentzat, astearteetan, 17:30etik 18:30era, Otañoko frontoian. Prezioa: 90 €.
  • LIBURUTIK ANTZERKIRA TAILERRA. 7-10 bitarteko haurrentzat, ostiral edo larunbatetan.
  • ZUMBA: 1999-2004 urte bitarteko gaztetxoentzat, ostegunetan 17:45etik 18:45era. Prezioa: 100 €.

HELDUENTZAT:

  • PATCHWORK: asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 100 euro.
  • YOGA: astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara Prezioa: 135 euro.
  • PILATES AURRERATUA: astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Prezioa: 140 euro.
  • SABEL DANTZA: astelehenetan 19:00etatik 20:30era. Prezioa: 140 euro.
  • FORMAN JAR ZAITEZ: astelehen eta ostiraletan 18:00etatik 19:00etara. Prezioa: 135 euro.
  • ZUMBA: astearte eta ostegunetan 19:40tik 20:40ra. Prezioa: 135 euro.
  • BATUKADA: azaroko ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara, eta abenduan emanaldi bat eskainiko da. Prezioa: 60 €.

JUBILATUENTZAT: izen emateak eta prezioak ELIZPE JUBILATU ELKARTEAN.

  • GIMNASIA: astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 11:00etara.
  • JOSKINTZA ETA ESKULANAK: ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.
  • YOGA: astearte eta ostegunetan 10:00etatik 11:30era.

 

2.IRIARTE KULTUR ETXEKO IKASTAROAK

 

  • ESKULANAK: ostiraletan 15:00etatik 17:00etara. Prezioa: 100 euro.
  • HELDUENTZAT GIMNASIA: astelehen eta asteazkenetan 11:15ean. Prezioak: jubilatuek 80 euro/ jubilatuak ez direnek 110 euro.

 

3.LOATZO MUSIKA ESKOLA:

 

Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.

 

EUSKARA IKASTAROAK

  • EUSKALDUNTZEA: Zizurkil eta Villabonako udalek herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dizue, beti ere, taldeak osatuko balira. AUTOIKASKUNTZA aukera taldeetan parte hartu ezin dutenentzat. Alfabetatzea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.